Login
Main menu

EuskalHack Segurtasun Informatika Elkartea Donostian eratutako irabizi-asmorik gabeko erakunde bat da, segurtasun informatikoaren ikerketa eta informatika forentsearen ildoan lan egiten duten profesional ezberdinez osatuta.

Gure helburua izaera publiko edo pribatuko edozein publiko motari segurtasun digital kontuetan komunitatea eta kultura bultzatzea da, sustapena eta ezaguera teknikoa zabaltzearen bitartez batez ere.

Segurtasun arloan tokiko eta nazioartean lortutako azken aurrerapenak hedatu eta partekatzeko asmoz jarduerak sustatu eta mintegi /kongresusuak antolatzeko asmoz lan egiten dugu. Era berean, bertaratutako publikoaren arteko kolaborazioa bultzatzen dugu, Networking bitartez enpresen eta partikularren erlazioak hurbilduz.

Gure bazkideen adorea funtsezkoa da, elkarte honen berezko oinarria izanez, beraien ahalegina eta gogoa esku artean dugun erronka aurrera eraman ahalduntzen baitu. Erakunde irekia eta dinamikoa izateko lan egiten dugu, Batzar Orokorra eta Zuzendaritza-Batzordea gure Gobernu-Organoak izanez.

Gure filosofia markatzen duten hamar hastapen:

1. Helburu nagusia da elkarte demokratiko, garbi eta zeharrargia izatea kide guztien eta informazioa eskatzen duten guztien iritziz.
2.  Segurtasun informatikoaren eta informatika forentsearen kultura sustatzea eta zabaltzea.
3. Segurtasuneko eta informatika forentseko ikerlariaren interesak sustatu eta defendatzea.
4. Elkarteko kideen interes sozial, ekonomiko eta profesionalak mantentzea eta sustatzea.
5. Aholkularitza legal eta teknikoko jarduerak eskaintzea segurtasun informatikoko eta informatika forentseko erakunde eta profesionalei.
6. Gizarte-ekintza sustatzea, prestakuntza profesional, tekniko eta kulturalaren bidez.
7. Idatzizko edo ikus-entzunezko argitalpenak prestatu, editatu, argitaratu eta banatzea.
8. Aholkularitza teknikoko zerbitzuak ematea administrazio publikoei eta, ondorioz, erakundeak eta horien mendeko organo funtzionalak sendotzea.
9. Edonolako kontratu-harreman, akordio edo hitzarmenak egitea erakunde eta organismo erdipubliko edo pribatuekin, adibidez: kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak, merkataritza eta industria-ganberak, erregistroak, notariotzak, etab.).
10. Interes orokorreko eta onura publikoko bestelako helburuak lortzea.