Hauek dira Zuzendaritza Batzordearen funtzio nagusiak, elkarteko estatutuei lotuta izanik:
- Elkartearen eguneroko kudeaketaz arduratzea, Batzar Orokorraren jarraibideekin bat etorriz eta haren kontrolpean.
- Elkarteak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea.
- Gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera-orria Batzar Orokorrari aurkeztea, hark onar ditzan.
- Batzar Orokorraren bileretako gai-zerrendak egitea, eta ohiko nahiz ezohiko batzar orokorretarako deialdiak egitea erabakitzea.
- Bazkideek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta horien inguruan hartu beharreko neurriak hartzea.
- Estatutu hauetako aginduak interpretatzea eta Estatutuetako hutsuneak betetzea, betiere elkarteen inguruan indarrean dauden legeekin bat etorriz.
- Batzar Orokorrak berariazko erabakien bidez ematen dizkion eskumenak erabiltzea, betiere ez badira haren eskumen esklusibokoak.